Zer da UNIVERSAL?

UNIVERSAL: Unibertsitatea eta Osasun Mentala azterketak xedetzat du unibertsitate-ikasketak hasten dituzten gazteen ongizate psikologikoarekin eta osasun mentalarekin erlazionatutako faktoreak identifikatzea.

Harvard-eko unibertsitateak gidatzen duen nazioarteko ekimen bat da. Zure unibertsitatea azterketa honetan parte hartzera Estatuan gonbidatu diren 5 unibertsitateetako bat da. 

Zergatik da garrantzitsua?

Unibertsitatea hasteko etapa une erabakigarria da zure bizitza pertsonalaren eta bizitzaren beraren garapenean. Etapa berri honetan, helduarorako igarotzea, ingurune berrirako egokitzapena eta eskaera akademiko gero eta handiagoak dira gainditu beharko dituzun erronka batzuk. Erronka horiek guztiek zure ongizatea eragin dezakete.

Zure parte-hartzea behar dugu, horrelako egoerak aurreikusteko.

Azterketa honetan parte hartzean, etapa berriari aurre egiteko zein egoeratan zauden lagunduko dizun hausnarketa burutu ahal izango duzu.