Jarraipen.fasea

Proiektuaren garapeneko bigarren fasea jarraipen-fasea da. 2015-2016 ikasturte akademiko honetan zehr hauzatzen ari da.

Zertan datza?

Ikerlanean jadanik parte hartzen ari zaretenok, lehen inkesta egin zenutenetik 12 hilabetera gutxi gorabehera,bigarren urteko inkesta betetzeko sarbidea jasoko duzue posta elektroniko bidez.

Nolakoa da inkesta hori?

Online inkesta bat da, oso sinplea. 25 minutu irauten du, eta guztiz pribatu eta konfidentziala da.

Zer galdera mota egingo duzugu?

Askotariko gaien inguruan egingo dizkizugu galderak, besteak bete osasun fisiko eta mentalaren inguruan, bai eta gaur zein azken 12 hilabeteotako zure bizitzako gertaerei buruz ere.

Non eman behar dut izena?

Jadanik ikerlanean parte hartu baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu, begarren urteko inkesta betetzera gonbidatuko zaituena.

Zer garrantzi du nik UniverSalen jarraitzeak?

Zure parte-hartzea oso garrantzitsua da ikerlanaren emaitzak baliogarriak izateko eta gazte unibertsitarioen osasun mentaleko faktore erabakigarriak eta inpaktua hobeto ezagutzen laguntzeko.

Errekrutatze-fasea

Proiektuaren garapeneko lehen fasea 2014-2015 ikastrurte akademikoan egin zen: kohortean sartzeko fasea.

Iderlanean partaide diren 5 unibertsitateetako lehen mailako ikasleei parte hartzeko gonbita egin zitzaien, baldin eta 18 eta 24 urte bitartean bazituzten eta UNIBERTSITATEKO haien lehen urtea bazen. 2.389 ikaslek bete zuten, guztira, ikerlaneko lehen inkesta.