Zer lortu nahi da UniverSalekin?

Ekimen berri bat da, unibertsitatean hasten diren gazteen osasun mentalerako eta ongizate psikologikorako arrisku-faktoreei buruz ezagutza berriak lortzeko.

Proiektu honen emaitzek prebenzioko ekintza espezifikoak garatzen lagunduko dute, hala nola unibertsitateek ikasleei eskaintzen dizkieten informazio-, harrera- eta tutoretza-sistemak hobetzekoak.

Nork egiten du ikerlan hau?

Estatuan, 5 autonomia-erikdegotako unibertsitateek parte hartzen dute. Jordi Alonso doktorea da koordinatzailea. Jordi AlonsoInstitut Hospital del Mar d’Investigacions Mèdiqueseko (IMIM) eta Departament de Ciències Experimentals i de la Salut de la Universitat Pompeu Fabra (UPF) ikertzailea da, bai eta UPFko Osasun Publikoko katedraduna ere, eta esperientzia handia du osasun mentalaren ikerketa epidemiologikoan.

Zertan datza?

Internet bidezko inkesta bat erantzun behar duzu, 25-30 minutu ingurukoa, zure unibertsitate-ibilbidean hiru aldiz.

Zer galdera mota egiten dira inkesta horretan?                                                          

Askotariko gaien inguruan egiten dira galderak, besteak beste osasun fisiko eta mentalaren inguruan, bai eta gaur egungo zein iraganeko bizitzako gertaerei buruz ere.

Nire erantzunak konfidentzialak al dira?

Zure erantzunak guztiz konfidentzialak dira. Ikerlanak datuak konfidentzialtasun, zorroztasun eta segurtasun osoz tratatuko direla bermatzen du, legeak ezartzen duen bezalaxe.

Unibertsitateak nire erantzunen berri izango du?

Unibertsitateak ezin izango du inola ere ikasleen banako erantzunen berri izan.

Nork har dezake parte?

Parte-hartzea.

Zergatik da garrantzitsua?

Unibertsitate-aldiaren hasiera une oso garrantzitsua da pertsonen bizitzan eta garapen pertsonalean. Aldi horretan, ikasleek erronka berriei aurre egin behar izaten diete: helduarora iristea, ingurune berria eta eskaera akademiko gero eta handiagoak.

Nola eman dezaket izena?

Ikerlanean izena emateko epea amaitu da. 

Zer onura ekarriko dit parte-hartzeak?

Inkesta betetzean zeure buruaren inguruan egin beharreko hausnarketa-saioak ekarriko dizkizun onurez gain, erreprografia-txartelen, material adakemikorako txartelen eta abarren zozketa batean ere parte hartu ahal izango duzu (Zozketaren oinarriak). Gainera, unibertsitatean lehenengoz hasten diren ikasleak ikerlan honetan lortutako emaitzen onurez baliatu ahal izango dira. 

Eta zalantza gehiagorik izanez gero?

Ikerlanaren web orrian http://www.estudio-universal.net ikerlanari buruzko informazio eguneratu guztia aurkituko duzu. Erantzunen bat ez baduzu topatzen edo inkesta egin bitartean gorabeheraren bat gertatzen bada, jar zaitez gurekin harremanetan, web orriaren edo posta elektronikoaren biktartez:[email protected].