Web Content Display

Web Content Display

Aula CAE haur eta gazteei zuzendutako proiektua da, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan animalien etika zabaltzeko. 

 
Umeekin tailer proaktiboak egingo ditugu, haiek inguruan ditugun gizakiak ez diren animaliak esploratu eta ezagutu ditzaten, haiekiko enpatia garatzeko. Gure helburu nagusia da, behin ikastaroa bukatutakoan, umeek haien kabuz animaliek bizi duten egoera eta haiekiko duten harremana hobetzeko ekintzak burutzea.

Gure helburuak:

  • Jarrerak eta gaitasunak sustatzea, gizakiak ez diren animaliekin eta ingurumenarekin bizikidetza adeitsua izateko.
  • Beste animaliak guk bezala sentitzen duten bizidun gisa ezagutzea eta horiei ematen diegun tratuari buruz hausnartzea
  • Ikastetxeko talde pedagogikoari beharrezko laguntza eta tresnak ematea, animalien etika eskolako curriculumean zeharkako ardatz izateko.
  • Gure programa familietara eta komunitateetara zabaltzea, eskolan ez ezik, gizartean ere oihartzuna lortzeko.
  • Espezie, etnia edo kultura irizpen moralak alde batera utzita, animalien inklusioaz gain, sentitzen duten indibiduo guztiena jorratzea. 

Koordinatzailea: Sandra Amigó

Deskargatu CAE ikasgelako eskuorria hemen.