| Konstituzioaren
20. Artikulua |
1.-
Hurrengo eskubideok aitortu eta babesten dira:
a) Pentsaera, ideia eta iritziak hitzez, idatziz edo beste edozein
era batez libreki azaldu eta zabaltzeko.
b) Emaitza eta sortze literario, artistiko, zientifiko eta teknikorako.
c) Katedra-askatasunerako.
d) Edozein hedabidetatik libreki egiazko informazioa komunikatu
edo jasotzeko. Askatasun jarduera hauetan, legeak, kontzientzia
baldintza eta lanbideari dagokion sekreturako eskubidea arautuko
du. 2.-
Eskubide hauen erabilera ezin da inola mugatu aldez aurretiko
zentsura batez.
3.-
Estatuaren edo beste erakunde publiko baten menpean dauden giza
komunikabideen eratze eta parlamentu eta kontrola legeak arautuko
du, eta adierazgarri diren talde sozial eta politikoei haietara
parte hartzea bermatuko die, Espainiako gizarte aniztasuna eta
hizkuntza ezberdinak errespetatuz.
4.-
Askatasun hauek, Titulu honetan, errekonozituriko eskubide errespetuan,
aurrera eramaten duten legeen agindu eta, batez ere, ohore, barrukotasun,
norberaren irudi, gaztaroaren eta haurtzaroaren babes eskubidean
dute muga.
5.-
Auzi erabakiz bakarrik argitalpen, grabaketa eta beste komunikabideen
bahimendua erabaki daiteke.
|



|