Diari
de Barcelona Kazetaritzaren Historiari buruzko Mintegia
Pompeu Fabra Unibertsitateko Kazetaritza-ikasketen eta Bartzelonako
Hiriko Artxibo Historikoaren arteko ikerketa- eta lankidetza-elkarte
bat da. 1997. urtean eratu zen, eta 1792an sorturiko hiriko
egunkari ospetsuenaren izena eman zitzaion.
Diari
de Barcelona Kazetaritzaren Historiari buruzko Mintegiak
urtero hemerografia eta ondare dokumentalari buruzko ekitaldi
batean kazetariak, historialariak, bibliotekariak eta artxibozainak
biltzen ditu. Honako gai hauek landu ditu: prentsa, histori
dokumentazioa arriskuan (1998), Kataluniako politika hemerografikoa
(1999), hemeroteken digitalizazioa (2000 eta 2001), prentsa-argazkiak
ondare dokumental gisa (2002) eta kazetaritzaren historia: ikerkuntzaren
egoera eta fondo dokumentalen erabilera. 2004ko ekainean VII.
Mintzaldia, soinu-fondoei buruzkoa, egingo da. Mintzaldiei buruzko
testuak Mintegiaren weborrian
eta Kataluniako Komunikazio Elkartearen Treballs de Comunicació
aldizkarian argitaratzen dira.
Diari
de Barcelona Mintegiaren eginbeharra ikerkuntza historikoa
kazetaritzako ikasleen artean zabaltzea eta ikerlarien elkarlana
bultzatzea da, interes komuneko egitasmoetan eta Kazetaritza-Ikasketen
eta Hiriko Artxiboen arteko lankidetzaren barruan.