KHE/AHC-ren AURKEZPENA

Aurreko kongresuak

Zuzendaritza-taldea

Komunikazioaren Historialarien Elkartea-Asociación de Historiadores de la Comunicación (KHE/AHC) Espainiar estatu osoko Kazetaritza eta Komunikazio ikasketetan ari diren profesionalak, komunikazioaren historiarekin zerikusirik duten gaiak irakatsi edo ikertzen dituztenak, biltzen dituen elkartea da. KHE/AHC-k arlo honetako ikerkuntza bultzatu nahi du zientzi topaketak eta jardunaldiak antolatuz. Partaideen arteko metodologi eta akademi eztabaidarako bilgunea izan nahi du, baita iturri historikoak eskuratzeko, ikerketen emaitzak elkartrukatzeko eta antzeko elkarteekiko lankidetza sortarazteko elkargunea izan ere.


Aurreko kongresuak

Komunikazioaren Historialarien Elkarteak urtebete eta erdiro komunikazioaren historiaren inguruko hainbat alderdi jorratzen duen kongresu bana antolatzen du. Gaur egun arte, sei egin dira:

  • I. Kongresua: "Gizarte-komunikazioren historiarako metodologiak”
    Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 1995eko urrian.
  • II. Kongresua: "Gizarte-Komunikazioa unibertsitateetako ikasketa-plangintzetan”
    Madrileko Complutense Unibertsitatea, 1996ko urrian.
  • III. Kongresua: "Kazetagilearengandik kazetariarengana. Laugarren boterearen gizakien garapen historikoa”
    Nafarroako Unibertsitatea, Iruñea, 1998ko urrian.
  • IV. Kongresua: "Frankismo garaiko gizarte-komunikazioa”
    Malagako Unibertsitatea, 2000ko apirilean.
  • V. Kongresua: "Ikusentzuteko komunikazioa historian zehar "
    Balear Uharteetako Unibertsitatea, Palma, 2001eko urrian.
  • VI. Kongresua: "Komunikazioa eta gerra historian zehar "
    Vigoko Unibertsitatea, Pontevedra, 2003ko apirilean.

Gora

KHE/AHC-ko Zuzendaritza-taldea

Presidentea
Juan A. García Galindo (Malagako Unibertsitatea)

Presidenteordea
Ingrid Schulze (Madrileko Complutense Unibertsitatea)

Idazkaria
Antonio Castillo Esparcia (Malagako Unibertsitatea)

Diruzaina
Juan F. Gutiérrez Lozano (Malagako Unibertsitatea)

Partaideak
Alejandro Pizarroso Quintero (Madrileko Complutense Unibertsitatea)
Antonio Laguna (Valentziako Cardenal Herrera-CEU Unibertsitatea)
Francesc Espinet (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)
Carlos Barrera (Nafarroako Unibertsitatea)


Gora